'Giza eskubideeen bortxaketen memoria Kolonbian' aldi bateko erakusketa
Ormaiztegiko udalak antolatutako aldi baterako erakusketa berezi hau Bachué Elkarteak sortutako lana da eta ikusgai izango duzue datorren otsailaren 28a bitarte Zumalakarregi Museoan.
Kolonbian horren ohikoak diren Giza Eskubideen urraketa kasuak azaltzen dituen ibilbidea da hau, izen-abizenak, aurpegiak eta istorio triste bat dute kontakizun guztiek, eta beharrezkoa da hauek gogoratzea aurrerantzean gisa honetako egoerak errepikatu ez daitezen.