Bisita gidatua 'San Luisen Ehun Mila Semeak, kontaketa garaikidea' erakusketan

Larunbat goizetan eskainiko dira eta aurrez lekua erreserbatu behar da 943889900 telefonoan.
'San Luisen Ehun Mila Semeak, kontaketa garaikidea' aldi bateko erakusketa ezagutzeko bisita gidatuak eskainiko ditugu uztailetik irailera bitartean, larunbatero, goizez. Erakusketa hau 'Bake.ituna' proiektuaren barruan dago.

ORDUA
12.00etan EU 
13.00etan ES
 
IRAUPENA
40min.
 
ERRESERBAK
943889900 edo mzumalakarregi@gipuzkoa.net
ZM Pantailazo foile 100.000semeak
 
 
Erakusketa nagusiak San Telmo Museoan eta Donostiako Untzi Museoan egongo dira ikusgai, beste bi erakusketa jarriko dira, horien osagarri: hitzaurre gisara, Baionako Euskal Museoan, 1793. Konbentzio gerra izenekoa eta, epilogo gisara, Ormaiztegiko Zumalakarregi Museoan, 1823. San Luisen Ehun Mila Semeak izenekoa.
 
Bake-ituna Donostia 2016 Europako Kultur Hiriburutzaren proiektu bat da. Haren programak ikus-kulturaren historiaren garapen bat proposatzen du, zuzenbideak, artegintzak eta bakearen adierazpenek osatutako berariazko triangeluan txertaturik. Indarkeriaren, gerraren eta krimenaren amaierari buruzko hausnarketa da, errealitatea agortzen duten eta mundua bizitzeko moduko leku egitea eragozten diguten gertakizunak diren aldetik.
1813. Donostiaren setioa, sutea eta berreraikitzea, bere lehen aurkezpena, DSS2016 Fundazioak eta San Telmo Museoak egin dute, ondorengoen koprodukzioarekin: Donostiako Untzi Museoa eta Bakearen eta Giza Eskubideen Etxea, eta Ormaiztegiko Zumalakarregi Museoa; eta ondorengoen laguntzarekin: Baionako Euskal Museoa, Madrilgo Kalkografia eta Liburutegi Nazionala, Prado Museoa eta Reina Sofia Arte Zentro Museo Nazionala.
 
 
Noiz
2013/07/20 - 12:00 - 14:00
Non
Ormaiztegi
Harremanetarako Telefonoa
943889900
Hitzordua egutegira gehitu
vCal
iCal