Fandango eta arin-arin ikastaroa
Ondarearen Europako Jardunaldiaren barruan, urriaren 15ean erromeria egin genuen "trenak ekarritakoa: soinu txikia" izenburupean.
Erromeriaren gaiarekin jarraituz, nolakoak izan ohi ziren ikusiko dugu eta bertan dantzatzen ziren dantzak aztertuko ditugu: helduta, sueltoan, ze giro egoten zen, jende askoren bilgunea zen, ...
Horretarako erromeria bat ikusiko dugu bideo batean eta museoan ikusgai dugun Aurelio Artetaren "Euskal erromeria" Pieza Bidaiaria aztertuko dugu.
Jarraian, fandangoa eta arin-arina nola dantzatzen diren ikasiko dugu, bakoitzak ahal duen neurrira.
Amaieran merinda osasungarria izango dute partehartzaileek.
Prezioa: 3 euro pertsonako (2 euro Familia Txartela dutenek).
Adina: 6 urtetik aurrerakoentzat. Guraso zein tutoreek ere parte hartu ahal izango dute tailer honetan.
Parte hartu nahi dutenek izena eman beharko dute ohiko bideetan: Zumalakarregi Museoan, mzumalakarregi@gipuzkoa.eus edo 943889900ra deituta.
- Noiz
- 2016/11/05 - 17:00 - 18:30
- Harremanetarako Izena
- mzumalakarregi@gipuzkoa.eus
- Harremanetarako Telefonoa
- 943889900
- Hitzordua egutegira gehitu
-
vCal
iCal