Erromeria (Ondarearen Europako Jardunaldien barruan)

17:30etan hasita, trenzubipean

TRENAK EKARRITAKOA: SOINU TXIKIA. Erromeria.

Ormaiztegik XIX. mendean inmigrazio gehien jasotzen hasi zen garaia trenaren etorrerakin lotu dezakegu. Ormaiztegiren kasuan, Beasain-Olazti bitarteko trenbidea eraikitzera etorri ziren frantsesak eta haiek, tunelak egitea, ekarri zituzten italiarrak izan ziren gehienak. Uste da italiar hauek ekarri zutela soinu txikia gurera, erromeriak eraldatuz. Ormaiztegik, gainera, badu trenbidearen eta soinu txikiaren arteko lotura hau berezi egiten duen pertsonaia bat: Jose Francisco Berasategi Lasa, Ormaiztegiko itsua. Erromeria baten bidez inmigrazioak ekarritako ondarea balorean jarri eta ohitura honen aldarrikapena egingo dugu gaian aditu diren profesionalen ezagutza historikoaz baliatuz.

Trikitilariak:

- Iñaki Rezusta eta Oier Rezusta (Ormaiztegi)
- Iban Maiz eta Patxi (Gabiria)
- Uxue Kerexeta eta Andoni Oruesagasti (Zumarraga)
- Agurtzane eta Ion Elustondo (Legazpi)
- Ormaiztegiko Txindata Musika Eskolako trikitilariak

Oihane Gurrutxagak, egileak, “Corrado Maccarinelli” narrazioa irakurriko du

ANIMA ZAITEZ! ¡ANÍMATE!
Txotx doan! ¡Sidra gratis!
Piknika zure kontu! ¡El picnic a tu cuenta!

Zumalakarregi Museoan ALDI BATEKO ERAKUSKETA (2016-10-15 // 2016-12-04)

Pieza Gonbidatuak:

        -Aurelio Artetaren “Romería vasca” margolana. 1940

        -Garaiko trikitixak

 

Antolatzaileak:
· Zumalakarregi Museoa
· Ormaiztegiko udala

Laguntzaileak:
· Gordailua. Gipuzkoako Foru Aldundia. Irun
· San Telmo Museoa. Donostia
· Tirikitrauki esku-soinu denda. Lasarte

 

Noiz
2016/10/15 - 17:30 - 19:30
Hitzordua egutegira gehitu
vCal
iCal