"Elena Tuduri eta Goikoetxeako soinekoak" tertulia Ane Albisukin
1919an Elena Tudurik soinekoari emakumearen soinean egin zion argazkia. Etxekoek, 2020ra arte, erramu hosto artean kontserbatu zuten.
1860ko hamarkadako soineko hau zetazko tafetaz egina dago. Gorputzaren aurrealdeak eskote txikia dauka, erdian irekitzen da eta bi alboetan izurdurak daramatza. “Pagoda” tankerako mahukek azpialdea koadrozko xingola batez horniturik daukate. Atzealdea hiru zatiz osatuta dago. Lau metroko hedadura duen gona gerriko baten bitartez lotzen zaio gorputzari taula moduko tolesez izurtzen delarik. Atzealdean luzatzen da, dandar labur bat osatuz.
Ane Albisu, euskal jantzien ondarean adituak, Goikoetxea (Albiztur) etxeko soinekoen inguruko xehetasun gehiago kontatuko digu.
Oharra:
Aldez aurretik izena ematea komeni da.
- Noiz
- 2022/11/23 - 19:00 - 20:30
- Non
- Ormaiztegiko gizarte etxeko areto nagusian
- Harremanetarako Izena
- mzumalakarregi@gipuzkoa.eus
- Harremanetarako Telefonoa
- 943 88 99 00 / 659 43 45 66
- Hitzordua egutegira gehitu
-
vCal
iCal