VIII. BIDE BERDE EGUNA: MUTILOA-ORMAIZTEGI
Maiatzak 6, VIII. Bide Berde Eguna: Mutiloa - Ormaiztegi ospatuko dugu.
Aurtengo edizioan, inguruan ditugun landareak eta hauen erabilera desberdinak ezagutzeko helburuarekin, Clara Gutierrez, biologa eta etnobotanikan adituaren eskutik ibilaldi gidatua egingo dugu.
Ibilbidea Liernia - Barnaola - Troi Bidea - Mutiloa - Liernia izango da.
Abiapuntua: Lierniako aparkalekua
Ordua: Arratsaldeko 16.00etan
Distantzia: 5km
Itzulera: 19.00ak aldera
18.30ak aldera Mutiloan geratuko gara meriendatzera.
Ibilaldia doan da (merienda barne) eta adin guztietako pertsonei zuzenduta dago.
Animatu zaitezte!!!
Izen emateak: 943889900 - mzumalakarregi@gmail.com - Museoan bertan - web gunean
- Noiz
- 2017/05/06 - 16:00 - 19:00
- Non
- Lierniako aparkalekua
- Harremanetarako Izena
- Zumalakarregi Museoa
- Harremanetarako Telefonoa
- 943 88 99 00
- Hitzordua egutegira gehitu
-
vCal
iCal