Belaunaldi arteko tailerra
Jarduera honekin Zumalakarregi museoak hirurogeiko hamarkadan desagertutako Ezkurdia ostatuari omenaldia egin nahi dio. XIX. mendean irekita, zerbitzu ezberdinak eman zituen, bainuetxeko bezeroei ostatu emateko logelak, taberna, gasolindegia, gurdiak gordetzeko tokia... garai bakoitzeko beharretara egokitu ziren. Baina horrez gain, gozogileak ere izan ziren.
Museoan jasotzen dugu Jaxinto Ezkurdia pastelgilearen errezeta liburuaren erreprodukzioa bere iloba Xabin Ezkurdiak ekarrita. Bertako errezeta bat eginez -gurinezko pastak-, Ormaiztegiko haurrekin, Ezkurdia ostatuko memoriari buruz mintzatuko gara duela gutxi zendu den Xabinen oroimenez.
Sustatzailea:
Zumalakarregi Museoa
Partaideak:
· Ezkurdia familia
· San Andres Herri Eskola
· Ormaiztegiko jubilatuen elkartea
· Basotxulo Elkartea
· Ormaiztegiko udala
· Zumalakarregi Museoa
Maite Iturberen laguntzarekin (Udanako ogia)
- Noiz
- 2024/11/21 - 09:15 - 12:30
- Non
- Basotxulo elkartea
- Harremanetarako Izena
- mzumalakarregi@gipuzkoa.eus
- Harremanetarako Telefonoa
- 943 88 99 00 / 659 43 45 66
- Hitzordua egutegira gehitu
-
vCal
iCal