Asisko Urmenetarekin albumak ezagutzen

Asisko Urmenetaren laguntzaz, XIX. mendeko albumak ezagutuko ditugu eta jarraian XXI. mendeko albumak egingo ditugu. Akuarelaren naturalismoa eskanerrak ordezka dezake, argazkiak hartuko du grabatuaren lekua... Proposamena ez da tenikara mugatuko: giltzak ere emango ditu, nork bere kronika pertsonala osatzeko.

Partehartzaile bakoitzari koadernotxo bat emango zaio, nork bere albuma museoan hasi ahal izan dezan, gero etxean jarraitzeko.

Adina: 16 urtetik aurrera

Izena eman behar da, maiatzaren 27a baino lehen (943 88 99 00an edo mzumalakarregi@gmail.com)

 

Asisko Urmeneta (Iruñea, 1965) komikilari nafarra da. Horrez gain, grafitiak pintatzen ditu eta euskarazko lanak egiten ditu normalean. Bere lehen pausoak komikilari gisa, Napartheid-en eman zituen. Horren ondoren, hainbat prentsa kolaborazio egin ditu (batez ere, Argian), Zazpiak Batman kolektiboko kidea da (Kike Amonarriz eta Antton Olariagarekin batera Mantxut liburuak atera ditu) eta hainbat album atera ditu. Horrez gain, ETB1 telebista-kateko Mihiluze saioan egon zen karikaturak egiten. 2011n Juanjo Elordirekin batera Gartxot, konkista aitzineko konkista filma zuzendu zuen.

 


Noiz
2016/05/28 - 16:00 - 18:00
Hitzordua egutegira gehitu
vCal
iCal