Hip Hip Urri: Gabiria - Ormaiztegi - Beasain kultur ibilaldia
Familiak
Gabiria, Ormaiztegi eta Beasainetik kultur ibilaldia, non aktibitate desberdinak egingo diren.
EGITARAUA:
- 9:00 Beasainen autobusa hartu BARRENDAIN PLAZAN (tren geltokian)
- 9:15 Ormaiztegin geldialdia bertako jendea hartzeko UDALETXE AURREAN
- 9.30etan Gabirin
- 9.45 Ibilaldiarekin hasi: Kalejira moduan jaitsiko gara Ormaiztegira trikitilariekin, kantu ezagunak kantatuz. Bidean, Ormaiztegin erabiliko dituzten pintzel birziklatuak egiteko materialak jasoko ditugu.
- 10.15etan Ormaiztegira iritsi
- 10.30-11.00 “Egun batez margolari” tailerra egingo dugu. Bidean jasotako materialekin pintzelak egingo ditugu ondoren marrazkiak egiteko.
- 11.00-13.00 Ormaiztegi - Beasain ibilbidea egin
- 13.00etan Igartzara iritsi
- 13.00-14.00 Igartzan talo tailerra egin
- Amaitzean Ormaiztegi eta Gabiriara buelta autobusez
*ADINA / 2-12 urte bitarteko haurrak familiekin batera
*SARRERA: Sarrera doan, aurre erreserbarekin URRIAK 3 BAINO LEHEN
Beasain: Gurutze Sukia /943-028020 / beasain@kultura.eus
Gabiria: Leire Murua / 943-880734 / udala@gabiria.eus
Ormaiztegi: Ane Aramburu / 943-882660 / kultura.ormaiztegi@gmail.com
*Laguntzaileak: Igartza Monumentu Multzoa, Gabiriako Kultura Batzordea, Ormaiztegiko Kirol Elkartea (OKE), Zumalakarregi Museoa