Irribarre Makurra: hauxe zen 2004an karikaturen erakusketarako lehen titulua. Irudiaren indarrean oinarritutako fenomeno hartan, euskararen adierazkortasuna lehenetsi nahi genuen, XIX. mendean aldizkari grafikoetan ez baina hitz jokoz eta ziriz beteriko bertso-paperetan euskarak agertzen zuen indar eta bizitasunaren isla. Azkenean beste titulu bat izan zuen. Erakusketagintzan, irudimena nagusi den lehen fasea da ederrena. Erakusketa bat egin duenak, ordea, badaki erakusgai jarritakoa hasieran ideiatutakoaren laburpen bat baizik ez dela, espazioak, denborak, baliabideek, iritzi kontrajarriek, eta abarrek asko mugatzen dutelako emaitza. Orduko hartan ere gertatu zen, jakina. Alabaina, lortu genuen orain sarritan baina orduan gutxitan azaltzen zena: genero-ikuspegia txertatzea erakusketari. Karikaturena izan zen nire azken lana Zumalakarregi Museoan. Tira, nirea, betiere talde baten baitan: erakusketetan, ikusleak antzematen ez duen arren, kredituetan agertu edo ez, museo-langile guztien aztarna dago. Lantalde hartan denok elkarri laguntzen genion, familia batean bezala. Borbondarrena ez bezalako familian!Hamabost urteren buruan ere, oraindik familia haren senide sentitzen naiz.
Imagen a tamaño completo: 383 KB | Visualizar Descargar