“Hélène eta Blanche”Etxetik hurbil den hilerrira oinez abian,aitak nire esku ttikia bere eskuan tinkan, famili kontu kontari hasten zenean,nik ezagutu “Hélène eta Blanche” orduan...Ttipidanik aitaren ahotik entzun nituen beren izenak,aitak miresten eta goraipatzen zituenak,bi emazte, bi ahizpa, emakume aitzindariak,garaiko benetako artista libreak, nire arbasoak... Biziaren uhainetan kulunkan nindoaneansorpresa ederra ezustekoa bat-bateanZumalakarregi izeneko museo bateanba omen zela “Hélène eta Blanche” en lana agerian...Harriturik eta estonaturik, hegoaldetik,nire arbasoen berri izanik,mugaz gaindiko zubiak marrazturikberaiek hasi baitzituzten garaian aspalditik...Haur oroitzapenak erdi nahasiak lanbroanargira jin berriro orduan, bete-betean,ezagutza handia, sakona eta berria, museoannik egin, gozamenean eta plazerran....Arbasoak, bi ahizpak, tindatzaileak,Euskal-herri osoan kurrituak,hegoalde eta iparralde marraztuak,garaiko benetako lehen abertzaleak... “Hélène eta Blanche” emakume artista aitzindariak Europanerakutsiak Ormaiztegi herrianeta berpiztuak nire baitan...Geroztik Ormaiztegiko museoarekiko harreman estua sortu eta atxiki tinko,mila esker “Zumalakarregi” museoari, bihotzetik“Hélène eta Blanche” plazara, lau haizetara jalgirik...Amaia HENNEBUTTE. Artista. Itsasu. Lapurdi.
Imagen a tamaño completo: 362 KB | Visualizar Descargar