Migratzaileen eguna
Abenduaren 18an, Migratzaileen eguna ospatzeko aurten burutu ditugun Migrazioak proiektuarekin zerikusia duten jardueren bilduma egin nahi izan dugu
Zumalacárregui y la República de los Pirineos.
Datorren ostegunean, abenduak 12, Jose Mari Esparza Zabalegi izango dugu Zumalakarregi Museoan bere liburua aurkezten.
Eskertza ekitaldia.
Joan den larunbatean, azaroak 30, Lurdes Azpiazu eta Mikel Alberdi omendu zituen Ormaiztegiko udalak, San Andres festetako egitarauaren barruan.
Euskararen eguna.
Gaur euskararen eguna dugu eta gure ekarpen xumea egiteko XIX. mendeko hainbat testuetarako lotura eskaintzea otu zaigu.
XIX. mendeko eleganteen bilkura
Ohi den bezala, Zumalakarregi museoak aurtengo topaketaren edizio berria ospatu zuen Ormaiztegiko jaietako Elegante egunaren baitan
Ezkurdia Fonda
Ezkurdia Fonda Ormaiztegiko eraikin garrantzitsua izan zen XIX. eta XX. mendean zehar. Ezkurdia familiaren eraikin honek hainbat zerbitzu eskaintzen zituen herrian, eta pasten eta pastelen salmenta zen horietako bat
Prailea eta bidelapurra.
XIX. mende hasierako egoera adierazten duen pasadizoa dakarkigu gaurkoan. Zaldibiko Fray Pedro praileak "Maragato" ezizeneko bidelapurra preso hartu zueneko gertaera. Francisco de Goya margolariak sei margo txikitan jaso zuen: "Fray Pedro de Zaldivia y el bandido Maragato".
Pankrazia Ollo Mata
Zumalakarregi museoan askotan hitz egin dugu Tomas Zumalakarregiri buruz. Oraingoan, Pankrazia Ollo Mata izandakoan jarri nahi dugu arreta.
Karikaturak egiten Pernan Goñirekin
Pasa den larunbatean, hilaren 19an, Pernan Goñi ilustratzailea izan genuen museoan tailerra bideratzen
Munduko sukaldaritzak
Joan den hilaren 6an "Munduko Sukaldaritzak" ikastaro-topaketaren 4. edizioa ospatu genuen.
Donostia inguruetako paisaia-maparen egonaldia luzatzen dugu.
Oleaga-Pont bildumaren arduradunen eskuzabaltasunari esker, Sleigh kapitainaren paisaia mapa ikusteko aukera bi hilabetez zabaltzen da Ormaiztegin.
Iraila museoan
Zumalakarregi Museoak egitarau anitza izan du hilabete honetan, honen helburua "Carliscaturas" aldi baterako erakusketaren edukiak publiko ezberdinei zabaltzea izanik.
"Prentsa satirikoa XIX. mendean" solasaldia
Pasa den hilaren 12an, Mikel Alberdik XIX. mendeko prentsari buruzko solasaldia bideratu zuen Zumalakarregi museoan bertan.
Aldizkari satirikoak eta Euskal Herria
"Carliscaturas: umorea lubaki gisa" erakusketak aurrera darrai Zumalakarregi Museoan. Oraingoan aldizkari satirikoek euskal gaiak nola jorratu zituzten aztertuko dugu. Bidebatez gonbidatzen zaituztegu datorren irailak 12an museoan eskainiko dugun solasaldira: "Aldizkari satirikoak XIX. mendean".
Donostia inguruko Paisaia-mapa zoragarria Zumalakarregi Museoan.
Oleaga-Pont bilduma pribatuak Zumalakarregi Museoari utzitako pieza bitxi honen izenburua: “Donostiatik Irunera, Hernanira, Hondarribira eta Pasaiara bitarteko herrialdearen paisaia-mapa.” Adderley Willcocks Sleigh kapitainak egina. Uda honetan Ormaiztegin ikusteko aukera paregabea duzue.
2024ko Udalekuak
Zumalakarregi museoaren Hezkuntza proiektuaren helburua jarraituz, udalekuak ospatu dituzte aurten ere museoak jorratzen dituen edukiak haurrei hurbilduz
Pedro G. Romero artista ZMn.
Aurten Zumalakarregi Museoan proiektu berri bati hasiera ematen diogu. “Artxibo praktikak” deitu dugu eta gure artxiboari begirada berriak ematean datza. Lehenengo begirada Pedro G. Romero artistarena izango da.
Guztiok gara migratzaile hezkuntza proiektuaren 4. edizioa
Zumalakarregi museoak Guztiok gara migratzaile proiektuaren aurtengo edizioa aurkeztu du pasa den hilaren 26an.
Solasaldia Cesar Oroz-ekin
Ekainaren 20an solasaldi ederra izan genuen Cesar Oroz umorista grafikoarekin
Hainbat ilustratzaile satiriko
"Carliscaturas: umorea lubaki gisa" aldi baterako erakusketak, César Orozen karikatura bikainak eskaintzeaz gain, XIX. mendeko ilustratzaile satiriko onenetako batzuen lanez gozatzeko aukera ematen digu. Ormaiztegin XIX. mendeko karikaturagile esanguratsuenen lanak dastatzeko aukera paregabea dugu.