JOHN FRANCIS BACON. Six years in Biscay
1994 - 372 orr., ir., AGORTUA. Sarrera elebiduna (euskara-gaztelera)
Aurkibidea
1.- José Ramón Urquijo Goitia "Bilboko setioak"
2.- John Francis Bacon. "Seis años en Bizkaia". Jose Ramón eta Mikel Urquijon itzulpena
Laburpena
Jatorrizko testua fideltasunez eta osorik gazteleratzen den lehen aldia da. Estrainekoz argitaratu zen urtean bertan (1838) Bilbon itzulpen batek argia ikusi bazuen ere, bi kapitulu besterik ez zeuden, erabat leunduak gainera, Bacon-ek agintari liberalei egindako kritikak ezabatu baitziren.
Bacon-en lana liberalen tesiekin lerratzen da, Henningsen-ek Londresen bi urte lehenago argitaratutakoari erantzunez. Beraz, Britainia Handian Lehenengo Karlistadari buruz bizitako eztabaidan espainiar liberalen aldeko jarrera indartzeko asmoz idatzi zuen. Dena den, Bilbon pasa zituen sei urteek garaiko euskal gizartearen ezagutza sakonaren jabe egin zuten eta, beti ere britainiar baten ikuspuntua nabamentzen dela kontuan izanik, gure arbasoen irudi argi eta aberatsa eskaini zigun bere idatzian.
Bestalde, garaiko foiletoak eta iturri bitxi eta oparoetan oinarritutako José Ramón Urquijoren ikerketa lana gehitzeak zaletu zein espezialista oro asetzeko gauza den argitalpena bihurtzen dute hau, XIX. mendeko euskal historiari dagokionez.
José Ramón Urquijo Goitia "Bilboko setioak"
John Francis Bacon. "Seis años en Bizkaia". Jose Ramón eta Mikel Urquijon itzulpena